Gizartea -
Astelehenean
AP-8 Peajerik Ez Plataformak bidesariak kentzea aldarrikatuko du
Duela urtebete sortu zen plataformak dagoeneko 18.000 sinaduren babesa du, eta Bizkaiko Aldundiari luzatuko dio Usansolo-Ermua arteko bidesari “diskriminatzailea” kentzeko aldarrikapena.
Agentziak | Erredakzioa
Ap-8 Peajerik Ez Plataformak “bidesaririk gabeko Euskadi, eskualdeen arteko diskriminaziorik gabeko” Durangaldeko eta Lea-Artibaiko aldarrikapena eramango du, astelehen honetan, Bizkaiko foru Aldundiaren atera, Bilbon. Goizean, arrazoiak azalduko dizkie, “amortizatutako AP-8a kendu beharra dagoelako”, eta babes sinadurak eskatuko dituzte.
Duela urtebete sortu zen plataformak dagoeneko 18.000 sinaduren babesa du, eta Bizkaiko Aldundiari luzatuko dio Usansolo-Ermua arteko bidesari “diskriminatzailea” kentzeko aldarrikapena. Azaldu dutenez, “kalean, Rementeriaren alfonbraz estalitako bulegoen ondoan, amortizatutako AP-8 bidesariak sortutako arazoak” salatuko dituzte, Bilbora edo Gipuzkoara joatean eragina jasotzen baitute.
Plataformaren ustez, bidesaria kentzeak “mesede egingo lieke lurraldean bizi diren pertsona guztiei, bizi diren eskualdea zein den inporta gabe”.
Halaber, bidesaria kentzea “Bizkaiko ekonomiarentzat bultzada garrantzitsua izateaz gain, Euskadi osoko kohesioarentzat ere hala izango litzateke”.
“Ermuan autobidearen paraleloa den errepide bat eraikitzea xahubidea da, hegazkinik gabeko aireportuak eraikitzearen parekoa, eta eredu argia bidesariak kenduz gero amortizatutako AP-8 bidesarian Bizkaiko zergadunek dirua aurreztuko luketeelarena, eta lanpostu egonkorrak sortzera bideratu, adibidez”, nabarmendu dute.