Gizartea -

Genero Indarkeria

Eusko Jaurlaritzak erabat gaitzetsi du Andoainen jazotako erasoa

Genero indarkeriaren aurrean, tolerantziarik ez. Eusko Jaurlaritzak bere esku dauden baliabide guztiak jartzeko konpromisoa du, emakumezkoen aurka egindako indarkeria mota ororekin amaitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gaitzetsi egin du Andoainen jazotako erasoa.

Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak bere gaitzespen eta arbuio irmoena adierazi du, Andoainen ostiralean, hilaren 25ean, emakumezko batek jasandako erasoa dela eta.

Jaurlaritzak adierazi duenez, pertsonen arteko harremanak libreak dira eta emakumeak, gizonak bezala, nahi dutena eta nahi ez dutena aukeratzeko gai dira. Inork ezin du euren ordez erabaki.

Eusko Jaurlaritzak bere esku dauden baliabideak jartzeko konpromisoa du, emakume izate hutsagatik emakumezkoen aurka egindako indarkeria mota ororekin amaitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea