Gizartea -

Bortxaketa saiakera

Andoainek 'aho batez' gaitzetsi du neskaren erasoa

Gaztearen aitak adierazi duenez, neska "hobera egiten ari da" eta erasotzailea identifikatu egin du. Etxetik 100 metrora egin zion eraso.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoaingo Udalak aho batez egindako agiri batean adierazi duenez, "gogor" gaitzetsi du ostiralean 18 urteko gazte batek pairatutako erasoa. Masailezurra hautsita eta buruan edema bat dauka eta Donostia Ospitalean dago.

Horretaz gain, Udalak gaztearen senideei "elkartasuna" erakutsi eta gertatutakoa argitzeko beharrezko "laguntza judizial" guztia emateko prest agertu da Andoain.

Halaber, gazteak "pairatzen duen osasun egoera hobetzea" espero du Udalak eta emakume gazte zein herritar guztien segurtasuna bermatzeko "konpromezua sendoa" hartu du .

Gaztearen aitak adierazi duenez, neska "onera doa" eta momentuz medikuak itxaropentsu daude eta gazteak ez du "paraplegiko geratzeko arriskurik". Biktimaren aita "jur jota" dagoela adierazi du, izan ere, beste senide batek ere eraso bat pairatu zuen.

Biktimak erasotzailea nor izan den adierazi du. "Badaki nor izan den, ijito bat eta bere izena zein ezizena eman du", adierazi du gaztearen aitak.

Etxetik 100 metrotara

Dirudienez, gaztea etxerantz zihoan ostiraleko goizaldean lagunekin San Juan gaua igaro ostean, herri gipuzkoarrean.

Gazteak lagunak utzi eta etxera heltzeko 100 geratzen zitzaizkionean erasotzaileak harrapatu eta bere amonaren garaje batera eraman zuen.

Neska ostiral goizean aurkitu zuten, konorterik gabe, Aita Larramendi kalean, baratze eremu batean, trenbide ondoan.

Biktimaren aitak Andoainen bere alabaren erasotzailea bezalako hainbeste "jendaila" izatea deitoratu du eta "atxilotu arren, zigorrik gabe geratzearen" beldur da, erasotzailea adingabea baita.

Adierazi duenez, ustezko erasotzaileak, delitu aurrekariak ditu duela urte eta erdi pertsona bati labanka bat eman baitzion, eta oraindik "aske dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea