Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Neska batek jipoi eta ustezko sexu-erasoa pairatu du Andoainen

Neskak erasotzailea zein den azaldu du konortea berreskuratutakoan. Udaletxeko bozeramaile batzordeak bilera egingo du gaur eta eguerdian bilkura egingo dute gertatutakoa salatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoaingo neska gazte bat Zaintza Berezien Unitatean dago herriko festetan jasotako jipoiaren eta ustezko sexu-erasoaren ondorioz. Ertzaintza erasotzailea non dagoen ikertzen ari da.

Emakume batek 18 urteko gaztea lurrean, konortea galduta topatu zuen ostiral goizean Andoain erdialdeko lorategi batean. Jipoia sekulakoa izan da, aurpegia erabat desitxuratuta dauka, masailezurra eta hortzen bat hautsita eta larriena, buruan duen edema da. Gaztea Donostia Ospitalean dago.

Familiak jakinarazi duenez, erasotzailea zein den azaldu du neskak konortea berreskuratutakoan. Jipoiaz gain, sexu erasorik izan ote zen aztertzen ari da Ertzaintza.

Udaletxeko bozeramaile batzordeak bilera egingo du gaur eta eguerdian bilkura egingo dute gertatutakoa salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea