Gizartea -

Donostiako Udala

Santomasetan sexu erasoak saihesteko kanpaina abian jarri du Donostiak

Udalak informazio postua jarriko du festa gunean eta gainera, 73 postuetan eta hiriko 165 tabernatan zapiak banatuko ditu 'Ez, ez da. Emakumeen aurkako erasorik ez' leloarekin.

Protokoloaren aurkezpena Donostiako udaletxean. Argazkia: Donostiako Udala
Protokoloaren aurkezpena Donostiako udaletxean. Argazkia: Donostiako Udala
Protokoloaren aurkezpena Donostiako udaletxean. Argazkia: Donostiako Udala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaleko Berdintasun Bulegoak informazio eta sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du abian, San Tomas egunean eta Gabonetan sexu erasoak saihesteko.

Udalak informazio postua jarriko du San Tomas eguneko festa gunean, erasoak prebenitzeko.

Bestalde, "Ez, ezetz da. Emakumeen aurkako erasorik ez" leloa daramaten 165 ahozapi eta "Toki honetan ez da eraso sexistarik onartuko / En este local no se admiten agresiones sexistas" leloarekin pegatinak banatuko dira tabernetan, batez ere Alde Zaharrean eta jai eremuetan. Gainera, lokalaren barruan erasorik gertatuz gero, nola jokatu jakiteko protokoloa ere banatuko dute.

Gainera, Udalak aipaturiko ahozapiak, erasoen aurkako kartelak eta txapak emango dizkie San Tomas eguneko azokan izango diren 73 janari-postuei eta guztira parte hartuko duten 223 postuei.

Ekimenaren baitan, hiriko institutuetara gutuna bidali du nerabeentzako materiala eskaintzeko: kanpainaren mezua daramaten txapak, eta sexu erasoak prebenitzeko eta berdintasunean eta askatasunean oinarritutako harreman afektiboak sustatzeko informazioa.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia albisteak San Tomas azoka 2023 Bilbo Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gabonak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Azokak gaur