Gizartea -

Gasteiz

2017ko Andre Maria Zuriaren jaietan ez da zezenketarik izango

Udalak deitutako lehiaketara ez da enpresa bakar bat ere aurkeztu, eta, ondorioz, datorren urtean zezenketarik ez egitea erabaki du.

Datorren urteko Andre Maria Zuriaren jaietan ez da zezenketarik izango. Artxiboko argazkia: EiTB
Datorren urtean ez da zezenketarik egongo Gasteizen

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren urteko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan ez da zezenketarik izango, lehendabizikoz. Udalak zezenketak antolatzeko egindako deialdira ez da enpresa bakar bat ere aurkeztu, eta Gasteizko Udalak deialdi berri bat ez egitea erabaki du.

Lehiaketara enpresarik aurkeztu ez denez, Udalak hiru aukera zituen: deialdia errepikatzea, interesa izan zezaketen enpresekin negoziazioak hastea edota zezenketarik ez egitea.

EAJ eta PSE-EE buru ditu udal gobernuak hirugarren aukeraren alde egin du, eta, beraz, 2017ko Andre Maria Zuriaren jaietan ez da zezenketarik izango. Horrek programazioan utziko duen hutsuneari aurre egiteko, Blusen eta Nesken Batzordera joko dute alternatiba bila.

Blusen eta Nesken Eguneko eta abuztuaren 5etik 9ra bitarteko arratsaldeko egitaraua osatu beharko da. Gainera, zezen-plazarainoko paseoari zentzu berri bat aurkitu beharko zaio.

Blusen eta Nesken Batzordearekin hasiko dituzten elkarrizketa horietan bigantxak berreskuratu ala ez ere aztertuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gasteizko jaiak egitaraua Araba Gizartea albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Jaiak