Gizartea -

Uzta

12,5 milioi litro sagardo egin dute Euskal Herrian, 2016an

Aurtengo uzta “irregularra” izan da kantitatean, eta “ona” kalitatean. Denboraldi honetan Euskal Herriko marka propioko produktua sortzera zuzendu dira.

Argazkia: Irekia
Argazkia: Irekia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12,5 milioi litro sagardo egin dute aurten, Euskadin eta Nafarroan, kalitatean “irregularra” eta kalitatean “ona” izan den uztan. Denboraldi honetan, Euskal Herriko marka propioko produktua sortzera zuzendu dira.

Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Elkarteak 12 milioi litro egin ditu guztira. Ohar batean eman ditu ezagutzera datu horiek Donostiako bulebarrean egindako “Sagardo Apuruan”.

Sagardo berri honentzat bertako sagarren % 45 bildu dute, eta lodiera handia eta usain goxoa du, “karboniko finarekin” eta tanimo askorekin.

Sagar “osasuntsua eta izaera handikoa”

Sagarrak beste urte batzuetan baino denbora gehiago behar izan du heltzeko, baina bilketa baino egun batzuk lehenago pixua eta azukre kantitatea irabazi ditu, beraz, fruitu “osasuntsua eta izaera handikoa” da.

Gipuzkoan esperotakoa baino “zertxobait gutxiago” jaso dute, eta ez da modu berdinean banatu guneei dagokienez, ondorioz, ezin izan dute % 100 hemengoa izatea lortu. Horregatik, % 45 hemen bilduta, gainerakoa Frantzian eta Galizian lortu dute gehienbat.

Bizkaian 110.000 litro sagardo egin dituzte, % 100 hemengoak izanda, Araban 70.000 litro, eta Nafarroan 30.000 litro, nahiz eta % 20a izan bertakoa.

Sagardo denboraldia

Sagardo denboraldi berria ohiko “txotx”arekin irekiko dute Astigarragan, urtarrilaren 11n, Zapiain sagardotegian. Urtarrilaren 14an, Hernaniko plazan.

Araban urtarrilaren 12an irekiko dute, Kuartango sagardotegian (Zuatzu-Kuartango); Bizkaian 18an, Uxarten (Zornotza) eta hilaren 13an Nafarroan, Aldazeko Martitxonea sagardotegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea