Gizartea -

PISA txostena 2015

Euskadik atzera egin du zientzian, irakurmenean eta matematikan

Ikasle nafarrak, aldiz, estatu espainiarreko eta OCDEko herrialdeen batazbestekoaren gainetik daude.

Euskadik atzera egin du zientzietan, irakurmenean eta matematiketan

1:36

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko PISA txostenaren emaitzen arabera, zientzian, irakurketa-ulermenean eta matematikan behera egin dute EAEko ikasleek, aurreko hezkuntza-txostenekin alderatuta. Estatu espainiarraren, Ekonomia-Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta Europar Batasuneko datuen azpitik daude emaitzak, matematikan izan ezik.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak 2015eko PISA txostenaren zenbait datu aurkeztu ditu prentsaurrean, eta "harrigarriak" direla esan du, "ez baitira espero zituztenak".

Era berean, atzerakada hori eragin duten zenbait arrazoi azaldu ditu. Batetik, formatu-aldaketa aipatu du, orain ordenagailu bidez egiten delako eta ez paperean; bestetik, berriz, lagina moldatu dutela dela argudiatu du, zentro gutxiago aztertzeaz gain, ereduka katalogatu baitute.

Dena den, EAEko ikastetxeetan 15 urteko ikasleek lortutako emaitzak "sakon aztertzeko" beharra azpimarratu du, atzerakada zer dela eta gertatu den ulertu eta neurriak hartzeko.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak "nor bere buruaren kritika" beharrezkoa dela nabarmendu du Facebook sare sozialean argitaratutako mezu batean. Horrez gain, ezinbestekotzat jo du "lanean jarraitzea" hezkuntza-komunitatearen "adostasunean".

Nafarroako ikasleak, batezbestekoaren gainetik

2015eko PISA txostenak ondorioztatu duenez, 15 urteko ikasle nafarrak batezbestekoaren gainetik daude estatu espainiarreko datuen aldean: matematikan, irakurmenean eta zientzian. Txostena bultzatu duen OCDE erakundeko datuak ere gainditu dituzte.

Nafarroa hirugarren dago irakurmenean zein zientzian. Halaber, lehen tokia lortu du matematikan, honako herrialde hauen parera: Australia, Korea, Zelanda Berria, Suitza, Herbehereak, Alemania, Erresuma Batua eta Eslobenia.

Estatu espainarrean hobetu egin dute irakurmenean

15 urteko ikasleen errendimenduak hobera egin du irakurmenean, eta lehen aldiz OCDEren batezbestekoa gainditu du. Hala eta guztiz ere, apur bat igo den arren, matematikan behetik jarraitzen du, eta zientzian ere makaldu egin da.

PISA txostena hezkuntza-sistemak alderatzen dituen nazioarteko ikerketa da, eta hiritar aktibo gisa jarduteko gazteak prestatzeko sistema horiek duten eraginkortasuna neurtzen du. 72 herrialdeetako 540.000 ikaslek hartu dute parte.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak