Gizartea -

LOMCE

Akordioa lortu dute errebalidek eragin akademikorik izan ez dezaten

Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek akordioa lortu dute LOMCEk aurreikusitako errebaliden inguruan.

Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Hezkuntza ministroa. Artxiboko argazkia: EiTB
Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Hezkuntza ministroa. Artxiboko argazkia: EiTB
Uriarte: 'Aurrerapausuak eman arren, jarrera kritikoa dugu oraindik'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak eta autonomia erkidegoek akordioa lortu dute, LOMCEk aurreikusitako errebalidek eragin akademikorik izan ez dezaten.

Hori horrela, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako azterketak ez dituzte ikasle guztiek egin beharko, eta "diagnosi probak" izango dira.

Gainera, Batxilergoko errebalida selektibitatearen antzekoa izango da, eta erkidegoek eta unibertsitateek adostuko dute.

Lan Heziketako ikasleek ere ez dute DBHko proba egin beharko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko. Horren ordez, irakasleek baloratuko dute ikasleak merezi duen.

Halaber, DBHko titulua bateratua izango da, ikasleek hautatutako ibilbidea kontuan hartu gabe.

Batxilergoko azterketaren helburua unibertsitatean sartzea izango da, eta selektibitateko oinarrizko ikasgaiei buruzkoa izango da. Gainditzeko, batez beste 4 bat lortu beharra dago.

Jaurlaritzak ez du bat egin

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak ez du bat egin akordioarekin, “urrats garrantzitsuak” egin direla aitortu badu ere. Horren ildotik, diagnosi azterketak arautzea erkidegoen eskuduntza dela ohartarazi du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak.

Uriartek LOMCE bertan behera uztea eskatu du, eta azaldu du bere kezka nagusia zela unibertsitatera joan nahi duten Batxilergoko ikasleak.

“Azkenean, guk proposatzen dugunetik gertu geratu da proposamena: proba orain artekoaren antzekoa izatea”, azaldu du.

Nolanahi ere, Jaurlaritzaren jarrera “LOMCEren aurkakoa” dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia Gizartea albisteak Hezkuntzako albisteak 2024