Gizartea -
Michelin Gida 2017
Berasateguik hirugarren izarra lortu du Bartzelonako jatetxean
Donostiarra bi jatetxetan hiru Michelin izar dituen lehen sukaldaria da.
eitb.eus
Martin Berasategui sukaldari donostiarrak hirugarren Michelin izarra lortu du Bartzelonan duen jatetxean (Lasarte izenekoa). Hiru izardun beste jatetxea Gipuzkoan du; Lasarten hain justu.
Michelin Gidak Espainiako eta Portugaleko jatetxeen izarrak iragarri ditu asteazken honetan.
Hori horrela, Akelarre, Arzak eta Azurmendi euskal jatetxeek hiru izarrak mantendu dituzte, baina gida frantziarrak aurten ere ukatu dio hirugarrena Mugaritz Andoni Luis Adurizen establezimenduari.
Bartzelonako "Lasarte" kenduta, ez dago izar berri gehiagorik gainerako euskal jatetxeen artean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea