Gizartea -
Ekimen solidarioa
Nafarroako Elikagaien Bankuaren bilketa nagusia hasi da Iruñean
Azaroaren 25ean eta 26an, Nafarroa osora zabalduko da.
EiTB.EUS
Nafarroako Elikagaien Bankuaren bilketa handia azaroaren 21ean hasi da Iruñean. Ekimena Farplus eta Nafarco elkarteen 100 farmaziatan egingo da, eta baita Donibane auzoko Martin Azpilikueta inguruko 144 saltokitan. Azaroaren 25ean eta 26an, berriz, Nafarroa osora zabalduko da.
Kanpaina honetan, Nafarroako Elikagaien Bankuak bereziki olioa, haragi-kontserbak, arrain-kontserbak, barazki-kontserbak eta lekale-kontserbak, kakao disolbagarria eta haurrentzako produktuak eskatu ditu.
Kanpainaren helburua 32.000 pertsona baino gehiagori laguntzea da. Elkartearen arabera, dagoeneko 2.500 pertsonak eman dute izena bilketa-guneetan laguntzeko, baina oraindik 380 boluntario falta dira postu guztiak betetzeko.
Nafarroako Elikagaien Bankuak Antsoain, Uharte, Berriozar, Sarriguren, Arrotxapea, Noain, Zizur Nagusia, Txantrea, Mendillorri eta Landaben auzo eta herrietan dituen zentroetan behar dituzte boluntario gehien.
Halaber, produktuak sailkatzeko ere behar dituzte boluntarioak. Berriozarren sailkatuko dituzte, Udalaren laguntzarekin.
Bilketa handi honen bidez, urte osorako behar dituen produktuen % 18 lortzen ditu Nafarroako Elikagaien Bankuak.