Gizartea -
Azaroaren 19ko zozketa
Loteriako bigarren saria Arrasaten eta Fiteron saldu dute
15.726 zenbakiari egokitu zaio 120.000 euroko saria.
Agentziak | erredakzioa
Larunbat honetan, azaroaren 19an, egin den Loteria Nazionalaren zozketako bigarren saria 15.726 zenbakiak eraman du.
120.000 euroko poltsa zuen bigarren sari hori oso bananduta egon da hainbat lekutan saldu baita, besteak beste, Arrasaten (Gipuzkoa) eta Fiteron (Nafarroa).
Zehazki, Arrasateko 66.485 zenbakidun bulegoan eta Fiteroko 62.535 zenbakidunean saldu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea