Gizartea -

LOMCE

Batxilergoko errebalida Selektibitatearen antzekoa izango da

Batxilergoko bigarren ikasturteko derrigorrezko ikasgaien azterketak soilik egingo dituzte. DBHko 4. Mailako proba, aldiz, ez dute ikastetxe guztietan egin beharko eta ikasturte horretako irakasgaien inguruan galdetuko dute.

Batxilergoko errebalida Selektibitatearen antzekoa izango da
Batxilergoko errebalida Selektibitatearen antzekoa izango da
Batxilergoko errebalida Selektibitatearen antzekoa izango da

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletarako ministerioak lege-dekretu bidez berrituko du Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE). Helburua Batxilergoaren amaierako azterketa Selektibitatearen antzekoa izatea denez, bigarren mailako derrigorrezko ikasgaien azterketak egingo dituzte soilik, eta ez bi ikasturtetakoak. Horrez gain, DBHko 4. mailan aurreikusitako proba ez dute ikastetxe guztietan egin beharko, autonomia-erkidegoek aukeratzen dituztenetan baizik. Azterketa hori ere derrigorrezko irakasgaietan bakarrik oinarrituko dute.

Horiek dira Iñigo Mendez de Vigo ministroak autonomia-erkidegoetako Hezkuntza alorreko arduradunekin eztabaidatuko dituen berrikuntzak azaroaren 28an antolatutako Batzar Sektorialean.

Bai LOMCE legearen testuan bai ebaluazio horien inguruko azken zirriborroetan zehazten denez, 2017-2018 ikasturtean Unibertsitatean hasi nahi duten ikasleek, bigarren mailako derrigorreko ikasgaiez gain, lehen mailako beste zenbait ere izango dituzte errebalidan. Azken erabaki horrek nahasmen handia eragin zuen Hezkuntza arloan, eta garai bateko Selektibitate-azterketa berrezartzea aho batez aldarrikatu zuten sektore guztiek.

Orain, lege-dekretu honen bidez, ez da derrigorrezkoa izango azterketa gainditzea Batxilergo-titulua lortzeko. Era berean, DBHko laugarren mailako probari dagokionez, ez dute estatu espainiarreko ikastetxe guztietako ikasleek egin beharko, batzuk bakarrik. Kasu honetan ere ez dira lau ikasturteetako ikasgaiak sartuko, azken mailako derrigorrezkoak eta zenbait hautazko soilik.

Pasa den asteartean, PSOEk Diputatuen Kongresuan LOMCE geldiarazteko proposatutako lege-proposamena eztabaidatzeko saioan, ministroak dekretu hau iragarri zuen eragin akademikoak bertan behera uzteko asmoz. Nahiz eta ez zuen xehetasunik eman, azaroaren 28an erkidegoetako sailburuek egin ditzaketen proposamenak entzuteko prest agertu zen hedabideen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE hezkuntza legea Gizartea Gaurko azken ordukoa Hezkuntzako albisteak 2024