Gizartea -

Elikagaien bilketa handia

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak hilaren 25ean eta 26an egingo du bilketa

Hiritarrek bi modu dituzte Gipuzkoako Elikagaien Bankuari laguntzeko: eskatutako elikagaiak erosita edo 3 eta 5 euroko bonuak eskuratuta.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak elikagaien bilketa handia egingo du azaroaren 25ean eta 26an lurraldeko 75 dendatan.

Jose Manuel Pineda Gipuzkoako Elikagaien Bankuko presidenteak gaur aurkeztu du aurtengo bilketa handia eta berarekin batera ekitaldian izan dira Eneko Goia Donostiako alkatea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Jokin Aperribay Realeko presidentea.

Pinedak azaldu duenez, iazko kanpainan 626.850 kilogramo elikagai bildu zituzten; 2014an, 575.000.

Elikagaien Bankuko presidenteak ahal dela elikagai hauek emateko eskatu die hiritarrei: kakao-hautsa, gailetak, arrain edota berdura kontserbak, olioa, garbitasuneko produktuak, pixoihalak, eta haurrentzako era guztietako elikagai eta produktuak.

Hiritarrek bi modu dituzte Gipuzkoako Elikagaien Bankuari laguntzeko: eskatutako elikagaiak erosita edo 3 eta 5 euroko bonuak eskuratuta. Bonu horiei esker, Elikagaien Bankuak beharra duenean elikagaiak erosi ahalko ditu eta, gainera, biltegiratze eta garraio arazoak saihestu ahal izango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea albisteak Albisteak