Gizartea -

Zientzia

Plutonek lur azpian ozeano izoztu bat duela ebatzi du NASAk

AEBko NASA agentziaren New Horizons espazio-zundak 2015ean hartutako irudiei esker, Pluton planetaren geologia hobeto ezagutzeko aukera izan dute zientzialariek.

Pluton. Artxiboko argazkia: EiTB
Pluton. Artxiboko argazkia: EiTB
Pluton planetak mendi izoztuak eta basamortuak ditu

1:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko NASA agentziaren New Horizons espazio-zundak 2015ean grabatutako irudietatik abiatuta egindako analisi berri baten arabera, Plutonen gainazalaren azpian ozeano izoztu bat ei dago. Plutonek lurpeko ozeano bat duenaren ideia ez da berria, baina ozeano horrek Sputnik Planitia Plutongo lautada zabalaren eboluzioan duen rolari buruzko ikerketa egin dute oraingoan.

New Horizons espazio-zundak grabatutako irudiak aztertu dituzten ikertzaileen esanetan, Sputnik Planitiaren inguruko mendietatik nitrogenozko glaziarrak ateratzen dira.

Lurpeko ozeanoari dagokionez, Francis Nimmo Kaliforniako UC unibertsitateko irakasleak uste du ez izozteko substantziaren bat dagoela, ziurrenera, amoniakoa. Ozeanoaren birizozte geldoa izoztutako gainazalean tentsioa eragiten ari omen da, New Horizons zundak grabatutako irudietan ikus daitezkeen hausturak eraginez.

Tamainari eta dentsitateari dagokionez Plutonen antzerakoak diren elementuak daude Kuiper gerrikoan, eta Nimmoren esanetan, litekeena da horiek ere lurpeko ozeanoak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa Zientzia NASA albisteak Planeta-sistemei buruzko azken ordukoa