Gizartea -

Berdintasuna

Jaurlaritzak funtzionarioen arteko ezberdintasunak zuzendu nahi ditu

Gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunak "zuzentzeko" neurriak hartuko dituztela iragarri du Erkorekak.

Josu Erkoreka, jardunaldiaren irekieran. Argazkia: @jerkoreka
Josu Erkoreka, jardunaldiaren irekieran. Argazkia: @jerkoreka
Josu Erkoreka, jardunaldiaren irekieran. Argazkia: @jerkoreka

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Administrazioan lan egiten duten funtzionarioen artean dauden desberdintasunak “zuzentzeko” neurriak hartuko dituela iragarri du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak.

Gizonak, maskulinitateak eta boterea eragiteko forma berriak” izeneko jardunaldia irekitzeko ekitaldian Erkorekak adierazi duenez, “gure mezu eta jarrerekin” emakumeen eta gizonen artean dagoen botere desoreka “zein neurritan indartzen dugun pentsatu behar dugu". Ildo horretatik, Jaurlaritzak berdintasunarekin duen konpromisoa azpimarratu du.

Emakundek eta Gizonen Berdintasunerako 2016 Guneak Gasteizen antolatutako jardunaldian, gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunak zuzendu behar direla azaldu du Erkorekak, baina ez du zehaztasunik eman.

Emakundek antolatu duen jardunaldian, euskal gizartearen hainbat alorretako jendea bildu da, batez ere gizonak, gizartea aldatu eta berdintasuna ekarriko duten estrategiak proposatzeko eta horiei buruz gogoeta egiteko.

Bestalde, gizonen inplikaziorik gabe ezingo dela berdintasuna lortu azaldu du Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, eta Gizonduz ekimena nabarmendu du.

Ponentzia nagusiaren gidaria Gary Baker izan da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko gizonen parte-hartzea bultzatzen eta emakumeen kontrako indarkeria ezabatzen aditua. Promundo gobernuz kanpoko erakundearen fundatzaile eta zuzendaria da, eta, beste aditu batzuekin batera, MenCare programa sortu zuen, mundu mailan gizonen parte-hartzea eragiteko, indarkeriarik gabeko berdintasunezko mundua bultzatzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Funtzionarioak Emakunde Gizartea Gaurko azken orduko albistea