Gizartea -

Elikagai bilketa

Bizkaiko Elikagaien Bankuak iaz bildutako kopurua egonkortu nahi du

Iaz, 1.000 tona kilo bildu ziren Bizkaian. Aurten, azaroaren 25an eta 26an Bizkaiko 280 supermerkatutan egingo dute elikagaien bilketa.

Elikagaien bilketa azaroaren 25ean eta 26an egingo dute Bizkaian. Artxiboko argazkia: EiTB
Elikagaien bilketa azaroaren 25ean eta 26an egingo dute Bizkaian. Artxiboko argazkia: EiTB
Elikagaien bilketa azaroaren 25ean eta 26an egingo dute Bizkaian. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaien bilketa berezia egingo du hilaren 25ean eta 26an lurraldeko 280 supermerkatutan. Aurtengo kanpainan, iaz lortutako 1.000 tona elikagairen kopurua egonkortzeaz gain, bonuen sistemari bultzada eman nahi dio.

Miguel Angel Fernandino Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteak eta Iñigo Pombo Bilboko Gizarte Ekintza zinegotziak aurtengo elikagaien bilketa aurkeztu dute gaur Bilbon.

Aurten, azaroaren 25an eta 26an egingo dute elikagaien bilketa Bizkaiko 280 supermerkatutan. Gaurko agerraldian azaldu dutenez, iaz baino saltoki gehiagok egin dute bat ekimenarekin eta, beraz, herritarrek beren dohaintzak uzteko toki gehiago izan dituzte eskura.

Elikagaien Bankuak iazko emaitza "bikainak" egonkortu nahi ditu; izan ere, 2015ean 1.000 tona elikagai bildu zituzten, eta Bizkaia eta Araba izan ziren populazioa aintzat hartuta kilo gehien bildu zituzten estatu espainiarreko bi probintziak.

Bildutako 1.000 tona horietatik 880 ohiko bilketa sistemaren bitartez jaso zituzten eta gainerako 120 tonak, ostera, bonuen bidez. Aurten, bonuen sistemari bultzada eman nahi diote eta, ildo horretan, iazko kopurua bikoiztu eta bildutako produktuen laurdena izatera heldu nahi dute.

Bonuak 10, 20 edo 25 eurokoak izango dira eta horiei esker Elikagaien Bankuak beharra duenean elikagaiak erosi ahalko ditu. Horrela, biltegiratze eta garraio arazoak saihestu ahal izango ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguneko albisteak