Gizartea -
Memoria Historikoa
Atzera bota dute Sanjurjo jenerala hobitik ez ateratzeko eskaera
Hortaz, Sanjurjo jeneralaren gorpuzkiak asteazken honetan aterako ditu hobitik, Paco Etxeberria auzitegiko medikuak zuzendutako aditu talde batek.
Agentziak | Erredakzioa
Administrazioarekiko auzien Iruñeko bigarren epaitegiak baztertu egin du Jose Sanjurjo jenaralaren gorpuzkiak Erorien Monumentuko kriptatik ateratzeko erabakia behin-behinean baliogabetzea, haren familiak eskatu bezala, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Kriptaren erabilera Artzapezpikutzari dagokio, baina eraikinaren jabea Iruñeko Udala da. 1936ko gerran hildako bando faxistako beste bost militar daude bertan lurperatuta.
Emilio Mola jeneralaren gorpuzkiak duela gutxi atera zituzten aipatu hobitik, haren familiak eskatuta.
Sanjurjo jeneralaren gorpuzkiak asteazken honetan aterako dituzte kriptatik. Paco Etxeberria auzitegiko medikuak zuzendutako aditu talde bat arduratuko da horretaz.