Gizartea -

Nafarroa

Kartzelatu egin dituzte Tuterako krimenarekin lotuta atxilotutakoak

Wilson Yanza Herediaren bikotekidea eta bere bi ilobak bidali dituzte espetxera. Hirurei hilketa edo homizidio delitua leporatzen diete.

Wilson Yanza bere bikotekidearekin bizi zen etxebizitza, Tuteran. Argazkia: EiTB
Wilson Yanza bere bikotekidearekin bizi zen etxebizitza, Tuteran. Argazkia: EiTB
Wilson Yanza bere bikotekidearekin bizi zen etxebizitza, Tuteran. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean Ebro ibaian, Castejon parean, hilda agertutako gizonarekin lotuta Guardia Zibilak atxilotutako lau pertsonetatik hiru kartzelan sartzeko agindua eman du ostiral honetan, azaroak 11, Tuterako 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko arduradunak. Espetxean komunikatuta egongo dira, baina fidantzarik gabe.

Wilson Yanza Herediaren bikotekidea eta bere bi ilobak bidali dituzte espetxera. Hirurei hilketa edo homizidio delitua leporatzen diete. Beste atxilotua aske geratu da.

Autopsiaren arabera, Wilson Yanza Heredia asfixiatu ostean bota zuten ibaira. Ondorioz, gertatutakoa homizidio edo hilketa batekin lotuta dagoen argitu behar dute ikertzaileek.

Wilson Yanza Herediaren gorpua (33 urte), azaroaren 3an agertu zen Ebro ibaian, Castejon parean, eta Tuterako Lehen Instrukzio Epaitegiak auzia bere gain hartu zuen, eta sumarioa sekretupean jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa