Gizartea -
Salaketa
Gidabaimenik gabe zihoan 66 urteko gidari bat salatu dute Gasteizen
Ez zuen semaforo bat errespetatu, eta poliziek gidabaimena eskatu ziotenean indarraldia iraungita zuela ikusi zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 66 urteko gizonezko bat salatu du, gorri zegoen semaforo baten aurrean ez gelditzeagatik eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik, duela sei urte puntu guztiak galdu baitzituen.
Gertaera bart gauean jazo zen, Udaltzaingoko patruila batek Zumakadi ibilbidean (Gasteiz) gorri zegoen semaforo baten aurrean ibilgailu bat geratzen ez zela ikusi zuenean.
Poliziek identifikatzea eskatu zioten gidariari, eta haren gidabaimena indarrean ez zegoela ikusi zuten duela sei urte puntu guztiak galdu ostean.
Agenteek arau-hausleari jakinarazi zioten izapideak ireki behar zituztela bere kontra bide-segurtasunaren aurkako delitu bategatik.