Gizartea -

Ikerketa

Faltsua da bikotekide ohiak autoarekin jo zuen emakumearen salaketa

Ertzaintzaren arabera, emakumeak salatutako gertaerak ez datoz bat errealitatearekin. Orain, epaileari dagokio erabakitzea salatzailearen balizko erantzukizuna.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak egindako ikerketaren ondorioz jakin ahal izan dutenez, emakume batek bere bikotekide ohiaren aurka jarritako salaketa, autoarekin jo eta istripua eragin izana leporatuta, salaketa faltsua da, errealitatearekin bat ez datorrelako, Ertzaintzatik azaldu dutenez.

Salaketa emakumeak berak aurkeztu zuen, aurreko astelehenean, biktimak A-8an zegoela, Gallarta (Bizkaia) parean, bikotekide ohiak autoarekin jo omen zuelako, errepidetik atera eta istripua izan zuen arte eta, gainera, lagundu beharrean ihes egin omen zuelako.

Alabaina, salaketaren ondotik abiarazitako ikerketaren bidez baieztatu ahal izan dute emakumeak salatutakoa ez datorrela bat errealitatearekin.

Ertzaintzak epaitegietara igorritako txostenak dioenez, autoarekin egindako ustezkoa erasoa ez zen gertatu. Antza, bi pertsonak -salatutakoa eta salatzailea- elkarrekin zihoazen horietako baten autoan eta, halako batean, istripua izan zuten.

Ondoren, emakumeak salaketa aurkeztu zuen eraso faltsua azalduz.

Orain, epaileak erabaki beharko du bi pertsonen erantzukizun eta ustezko lege hausteen inguruan, izan ere, emakumeak salaketa faltsua aurkeztu duelakoan eta gizonak urruntze-agindua urratu duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Salaketak albisteak Gaurko azken orduko albistea