Gizartea -

Atxiloketa

Ebro ibaian hilotz aurkitutako gizonaren bikotekidea atxilotu dute

Bikoteak Tuteran zuen etxebizitza miatu du Guardia Zibilak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean Ebro ibaian, Castejon parean, hilotz topatu zuten gizonaren bikotekidea atxilotu du gaur Guardia Zibilak.

Atxiloketa Tuteran egin dute, bikotea bizi zen herrian. Hain justu, bien etxebizitza miatu dute

Tuterako 1. zenbakiko Instrukzio Epaitegiko arduradunak ostiralean jarri zuen auzia sekretupean, autopsiak gizona erail zutela baieztatu eta gero.

Guardia Zibilak hartu du hilketa ikertzeko ardura, ikerketa Foruzaingoak abiatu bazuen ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Tutera bideoak Gizartea Gaurko azken ordukoa