Gizartea -

Anbulategiak

Gaur asteburuko zerbitzu berria jarriko du martxan Osakidetzak

Horrela, gaurtik aurrera 48 anbulategik itxi egingo dute larunbatetan, zentroen % 40ak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburuetako lehen mailako arreta zerbitzuaren berrantolaketa gaur larunbata jarriko du martxan Osakidetzak. Horrela, osasun zentroen % 40 itxita egongo dira eta Etengabeko Arretako Gune (EAG) gehiago irekita izango dira.

Horrela, gaurtik aurrera 48 anbulategik itxi egingo dute larunbatetan, zentroen % 40ak. Langileak gainerako zentroetan izango dira larunbat goizetan. Bestalde, asteburuetan eta jaiegunetan EAG gehiago zabalduko dituzte.

EAGei dagokienez, egun 35 irekita dira, baina aurrerantzean 44 zabalik izango dira. Arreta gune horietan 99 mediku eta 83 erizain izango dira (73 mediku eta 62 erizain ziren gaurdaino). Ordutegiak zentro bakoitzak zehaztuko ditu, bere zonaren arabera.

Lurraldeak

Bizkaian, Bilboko Eskualdeko bederatzi anbulategi zabalik izango dira gaur, zazpi Ezkerraldean, bederatzi Barneko Eskualdean eta lau Uriben.

Gipuzkoan, Ekialdeko Eskualdean 12 irekiko dituzte eta 11 Mendebaldean. Bien bitartean, Araban hiru anbulategi izango dira zabalik.

Bestalde, Bizkaian 25 EAG izango dira, 16 Gipuzkoan eta hiru Araban.

Langileei "mehatxu eta xantaia egin" die Osakidetzak larunbatetan anbulategien itxiera "inposatzeko", ELA sindikatuaren ahotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea