Gizartea -

Castejon

Ebron aurkitutako gaztea asfixiatu zutela argitu du autopsiak

Hildakoa identifikatzea lortu dute: jaiotzez ekuadortarra izan arren, Tuterako bizilaguna zen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autopsiaren arabera Ebron, Castejon parean, hilda topatutako gizona asfixiatu ostean bota zuten ibaira. Ondorioz, homizidio edo hilketa batekin lotuta dagoen argitu behar dute ikertzaileek.

Aldean dokumentaziorik ez bazuen ere, identifikatu egin dute. Wilson Yanza Heredia (33 urte) jaiotzez ekuadortarra zen, baina Tuteran bizi zen, eta herriko okindegi batean egiten zuen lan.

Ostiralean Tuterako 1. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak sekretupean jarri zuen auzia, eta homizidio edo hilketa batekin lotuta dagoen ikertuko du.

Hasiera batean, Foruzaingoak hartu zuen ikerketa bere gain, baina Guardia Zibilaren eskuetan dago orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea