Gizartea -

Trafikoa

N-1 errepidea ireki dute Andoainen, kamioi bat irauli ondoren

Ibilgailuaren gidaria harrapatuta geratu denez, suhiltzaileek atera behar izan dute.

andoain

N-1 goiz osoan moztuta Andoainen, Gasteizko noranzkoan

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidea, Andoain parean, guztiz zabalik geratu da 14:00ak aldera,  goizeko zortziak hogei gutxitik Gasteizko noranzkoko bi errailak etenda egon ostean, kamioi bat irauli eta gero.hala jakinarazi du ertzaintzak.

Ezbeharrra 07:40 aldera gertatu da , N-1 errepidetik zihoan Volvo kamioi bat irauli denean. A-15 Leitzarango autobidearen irteeratik hurbil jazo da, Andoain eta Villabona artean. Istripuaren ondorioz, gidaria harrapatuta geratu da.

N-1 errepidea erabat itxi dute Gasteizko noranzkoan, eta Irunera doan bideari ere eragin dio, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez. Hori dela eta, auto-ilara luzeak daude.

Kamioiaren gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Tolosako klinika batera eraman dute zauriak aztertu eta artatzeko.

Ordu bata aldera kamioia errepidetik kendu dute, eta ordu biak eta hamar inguruan errepidea guztiz garbi geratu da hura garbitu eta atondu ondoren. Goizean zehar Ertzaintza egon da istripuaren tokian, trafikoa A-15 autobidetik eta errepide zaharretik bideratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Andoain albisteak Villabona bideoak Eguneko albisteak N-1 azken ordukoa