Gizartea -

Pablo Ibarren auzia

Abenduaren 19an Pablo Ibarren Audientzia berria ezarri du epaileak

Ronald Fisher psikologikoan adituak txostena amaituta izatea eta Gary Foy lekukoaren testigantza baliogabetzea espero du Pablo Ibarren defentsak.

Pablo Ibar, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Pablo Ibar, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Pablo Ibar, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 19an Pablo Ibarren kasuari buruzko Audientzia frogagarri berria ezarri dute, euskal jatorriko presoaren auzia epaitzen ari duen epaileak ostegun honetan jakitera eman duenez. Egun horretarako, Ronald Fisher  psikologian adituak txostena amaituta izatea eta lekuko baten testigantza kontuan ez hartzea espero du Defentsak.

Zehazki, Fisherren deklarazioa abenduaren lehen edo bigarren astean zehar amaitzea aurreikusi du euskal jatorriko presoaren defentsak.

Otsailean, Floridako Auzitegi Gorenak 2000. urtean ezarritako heriotza-zigorra baliogabetu zuen. Ibarrek bizitza erdia eman du ziega batean sartuta, izan ere, 22 urte daramatza giltzapetuta (44 urte ditu). Floridako klub baten jabea eta bi modelo 1994an hiltzea leporatzen dio Fiskaltzak.

Berriz epaitu beharko dute Ibar, baina oraindik ez dute horretarako data finkatu eta defentsak Gary Foy lekukoaren testigantza baliogabetzea eskatu dio Raaj Singhal epaileari. Foy biktimetako baten auzokoa zen eta Ibar biktimaren etxetik ateratzen ikusi zuela ziurtatu zuen 2000. urteko epaiketan.

Joan den astelehenean, askotan atzeratu egin den epaiketa aurreko saioa hasi zuen psikologoak Miamiko Fort Lauderdale epaitegian (Florida, AEB). Abenduaren 19rako bere txostena irakurrita izatea espero du Ibarren defentsak.

Halaber, euskal jatorriko presoari Broward konderriko espetxean ematen zaion tratua bestelakoa dela salatu du Ibarren defentsak.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Pablo Ibar argazkiak Epaiketak albisteak Gizartea Gaurko azken ordukoa