Gizartea -

XI. edizioa

Stockaren Azoka, BECen

% 80rainoko deskontuak eskainiko dituzte 'outlet'aren festa honetan. Horrez gain, kamioi gastronomikoek eskainitako jakiak dastatu ahalko dira.

BEC Barakaldo
BEC Barakaldo
BEC Barakaldo

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko 'outlet' azoka handiena hemen dago. Bilbao Exhibition Centren (BEC) asteburuan (azaroaren 4an, 5ean eta 6an) egingo dute Stockaren Azoka.

XI. edizio honetan, 222 saltokik % 80rainoko deskontuak eskainiko dituzte hainbat produktutan. Hala nola, arropa eta osagarriak, osasuna eta edertasuna, kirol-jantziak, etxeko gauzak, elektronika eta asiarekin lotutakoak.

Antolatzaileek ohar batean adierazi dutenez, lehen mailako marken produktuak prezio paregabea topatu ahalko dituzte kontsumitzaileek. Besteak beste, marka hauetako arropa eta oinetakoak egongo dira salgai: Calvin Klein, Tommy Hilfiger, Lois, Guess, Levis, Geographical Norway, Mustang, Billabong, Globe, DC, Vans, Supra, Volcom, Carhartt, Adidas, Joma, Elements, Mercury, Nike, New Balance, Munich, Farrutx, Pedro Miralles, Pons Quintana, Mayoral, Dolce Petit…. Horrez gain, eta berrikuntzen artean, edizio honek ezkongaiei eta festetarako jantziei eskainitako saltoki bat izango du; eta baita moda aholkularitza eskainiko duen personal shopper bat ere.

Stock Euskadik 12.000 metro karratuko azalera hartuko du BECeko 1. Pabiloian, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Sarrerak bi euro balioko ditu, eta 14 urtetik beherakoak dohainik sartuko dira. Bertan, adin guztietara egokitutako ludoteka aurkituko dute (puzgarriak txikienentzat, bideo-jokoak nagusiagoentzat). 40.000 bisitari espero dituzte antolatzaileek.

Food Truckak

Eskaintzak ez ezik, alderdi ludikoaz ere gozatzeko aukera emango du azokak. Hala, La Salve etxearen garagardo aukeraz zein Food Truck izenekoek (gastronomia furgonetak) eskainitako janariez gozatu ahalko dute bisitariek.

Halaber, eta ohikoa izan den bezala, bertaratutako pertsona guztiek esku-diru zozketetan parte hartzeko aukera izango dute. Egunero 200 €-ko bost zozketa egingo dituzte.

Elkartasunerako tartea ere edukiko du azokak. Oraingo honetan, Gorabide adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkarteak 3.000 euroko dohaintza jasoko du. Elkarteak stand bat izango du BECeko atarian, eta larunbat eguerdian emango diete diru-ekarpena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Barakaldo argazkiak BEC argazkiak Albisteak Beherapenak