Gizartea -

Gernikako azoka

140.000 lagun, Gernikako urriko azken asteleheneko azokan

Xaibor diskofestak 5.100 euro ordaindu ditu enkantean jarritako lehen eta bigarren gaztagatik.

140.000 lagun inguru elkartu dira Gernika-Lumoko azokan. Argazkia: Udala
140.000 lagun inguru elkartu dira Gernika-Lumoko azokan. Argazkia: Udala
140.000 lagun bildu dira Gernikan, urriko azken astelehenean

1:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

140.000 pertsona inguru bildu dira Gernika-Lumoko urriko asteleheneko azokan. Aurten 332 saltoki jarri dituzte, horietako gehienak gaztagileenak.

Iñaki Gorroño Gernika-Lumoko alkateak “oso positibotzat” jo du aurtengo edizioa.

Ortuarien lehiaketan Gamiz-Fikako Gorka Irabazal izan da irabazlea; fruituetan, Gatikako Iciar Etxebarria; lorez egindako eztirik onenaren saria Zornotzako Valentin Llonarentzat izan da; txingar eztirik onenarena, Kortezubiko Javier Larrinagarentzat; txakoli zuri eta beltz onenaren sariak Zallako Jose Domingo Txabarrik eskuratu ditu; txakoli gorri onenarena, berriz, Jose Antonio Torrek.

Gaztari dagokionez, Olaberriako Aizpea gaztandegiak irabazi du sari nagusia. Bigarren saria Mutrikuko Goienetxe gaztandegiarentzat izan da eta hirugarrena Galarretako Azkarra gaztandegiarentzat.

Bestalde, Xaibor diskofestak 5.100 euro ordaindu ditu enkantean jarritako lehen eta bigarren gaztagatik.

Enkantean bildutako dirua Calzada adineko pertsonentzako egoitzan inbertituko ditu Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernika-Lumo albisteak Gizartea Ekonomia albisteak Albisteak