Gizartea -

BIME

'Game of Thrones' telesaileko protagonistak, kontzertu batean

Asteburu honetan Barakaldoko BEC erakustazokan egin den BIME musika jaialdira bertaratu ziren larunbat arratsalde-gau partean.

"Game of Thrones" telesail ospetsuko protagonista nagusietako hiru, BIMEn. Argazkia: BIME
"Game of Thrones" telesail ospetsuko protagonista nagusietako hiru, BIMEn. Argazkia: BIME
"Game of Thrones" telesail ospetsuko protagonista nagusietako hiru, BIMEn. Argazkia: BIME

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Game of Thrones" telesail ospetsuko protagonista nagusietako hiru Bizkaia International Music Experience (BIME) jaialditik pasatu ziren larunbat arratsalde-gau partean, bertako giroaz gozatzera. Aipatu musika hitzordua Barakaldoko BEC erakustazokan egin da asteburu honetan, urriaren 28tik 29ra bitartean.

Emilia Clarke, Kit Harington eta Nathalie Emmanuel aktoreek, fikzioan Khaleesi, Jon Snow eta Missandei protagonisten rolak hezurmamitzen dituztenek, hurrenez hurren, ez zuten zalantzarik izan jaialdiaren antolakuntzan lan egiten zuten kideekin batera argazki batean agertzeko.

Telesaileko interpreteek azken bi asteak Bizkaiko (Bakio, Barrika, Bermeo) eta Gipuzkoako (Zumaia) kostaldean eman dituzte zazpigarren denboraldiko sekuentziak filmatzen; alabaina, grabaketa-orduen ostean, aktoreek eskura izan dituzten aisialdiko aukera ugari baliatu dituzte, horren adibide izanik PJ Harvey eta Suede (ostiralean) edota The Chemical Brothers eta Moderat (larunbatean) kartelburu izan dituen BIME festibala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Barakaldo Gaur egungo musika Gizartea Azken kultur albisteak Zumaia albisteak Eguneko albisteak