Gizartea -
Manifestazioa
'Justizia' eskatu dute Iruñean polizia-etxean hildako gizonarentzat
Joan zen asteartean senegaldar bat hil zen Iruñeko Polizia Nazionalaren komisarian.
Agentziak | Erredakzioa
Berrehun bat pertsonak manifestazioa egin dute gaur Iruñean Comunidad Senegal taldeak deituta, urriaren 25ean Polizia Nazionalaren komisarian hil zen senegaldarrarengatik.
Manifestariek "Black Lives Matter" (Beltzen bizitzek axola dute) edota "Bizitza da handiena" bezalako leloak adierazten zituzten leloak eraman dituzte, Gaztelu plazan hasi eta Sarasate pasealekuan bukatu dena.
Bertaratu diren gehiengoak Nafarroakon bizi diren senegaldarren komunitateko kideak izan dira, eta era honetako esaldiak oihukatu dituzte: "Justizia Elhadji-rentzat", "Ez dago legez kanpoko gizabanakorik" eta "Polizia ugari, justizia gutxi".
Natalia Nilo Nafarroako SOS Arrazakeria taldeko kideak adierazpenak egin ditu kazetarien aurrean, eta, esan duenez, bere erakundeak bai atxiloketaren, bai heriotzaren nondik norakoak "guztiz argitzea" eskatzen du.
"Halako basakeria bat gertatzen denean, informazio guztia eskura izatea nahi dugu", azpimarratu du Nilok. Bere esanetan, "arrazakeria" izan zen hildakoa identifikatu eta atxilotzeko arrazoia, gertatutakoaren gainean "bertsio kontrajarriak egon baitira".
Niloren arabera, "kasu honetan indarkeriazko atxiloketa bat gertatu da", eta komisarian ez zitzaion behar bezalako "arreta eman", eta horren ondorioz "pertsona hori hil egin zen".
Manifestazio Sarasate pasealekura iritsi denean, senegaldar komunitateko kide batzuek hartu dute hitza, eta salatu egin dute Poliziak egunera identifikatzen dituela kalean.