Gizartea -
Heriotza komisarian
Iruñeko Polizia-etxean izandako heriotza ikertzeko eskatu du Udalak
Joan den asteartean atxilotu bat hilda agertu zen Espainiako Poliziak Iruñean duen komisarian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udalak Espainiako Poliziaren komisarian hil zen atxilotuaren kasua ikertzeko eskatu du adierazpen instituzional baten bidez.
“Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzari eskatzen diogu gertatutako guztia argitzeko ikerketa bat abiarazi dezala, atxiloketaren unetik komisarian hil arte Poliziak izan zuen jokabidearen xehetasunak emateko”, dio oharrak.
“Atxiloketaren arrazoia edozein izanda ere, gizonezko hori Poliziaren zaintzapean zegoen eta, ondorioz, haren segurtasuna bermatzeko ardura zuen”, erantsi du Udalak.
Amaitzeko, ikerketan bildutako informazio guztia Udalari helarazteko eskatu du.