Gizartea -

Gipuzkoa

A-15 autobidea itxi dute Berastegin, ostiralera arte

Iruñeko noranzkoan etengo dute zirkulazioa, eta 'bypass'en bidez bideratuko dute ibilgailuen joan-etorria, zorua berritzeko lanek irauten duten bitartean.

Konponketa lanak A-15ean, Irurtzun parean. Artxiboko argazkia: EFE
Konponketa lanak A-15ean, Irurtzun parean. Artxiboko argazkia: EFE
Konponketa lanak A-15ean, Irurtzun parean. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 autobidea atzotik, asteartea, ostiralera arte itxiko dute, Berastegin (Gipuzkoa), errepidea berritzeko lanak egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Iruñeko noranzkoan etengo dute zirkulazioa, eta 'bypass'en bidez bideratuko dute ibilgailuen joan-etorria, zorua berritzeko lanek irauten duten bitartean.

Zehatz-mehatz, 143 eta 140 kilometro puntuen artean itxiko dute autobidea, eta Andoainerako noranzkoan dauden erreietatik bideratuko dute zirkulazioa.

Lanen ondorioz, Berastegiko adarra (A-15 141-2-S) eta Berastegiko Begiratokia itxiko dituzte. Edonola ere, zirkulazioa desbideratzen dutenean, seinaleen bidez iragarriko dute. Aurreikusi dutenez, lanak atzo iluntzean (22:00) hasi eta ostiral goizean (06:00) bukatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gipuzkoako albisteak Nafarroako albisteak Trafikoko web-kamerak Donostian A-15 albisteak