Gizartea -

Bizkaian

Zahar-etxeetako langileen gehiengoak bat egin du grebarekin

Hiru astetako greba etengabea abiatu dute gaur, lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzeko.

Hiru asteko greba Bizkaiko egoitzetan

1:24

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko zahar-etxeetako langile gehienek bat egin dute hiru astetarako deitutako grebaren lehen eguneko geldialdiarekin. Lan-baldintzak hobetzea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea eskatu nahi dute aldarrikapen hauekin, ELA sindikatuaren esanetan.

Gaur, lehen aldiz, Bizkaiko zahar-etxeteetan dauen egoiliarren familiek babesa adierazi diete egoitza horietako langileei, gaur hasi duten greba dela eta. Besteak beste, langile-kopurua ugaritzea, lan-karga arintzea, 35 urteko lan-astea eta 1.200 euro inguruko soldatak eskatu dituzte.

Azken deialdian bi asteko geldialdia egin zuten, eta orduko gutxieneko zerbitzuak eskaintzen ari dira orain ere: zerbitzuen %80. ELAren esanetan, "langileak isilarazteko saiakera da".

"Patronalak ez duela langileen baldintzak eta egoiliarren arretaren kalitatea hobetzeko ezer eskaini" salatu du ELAk, "negoziazioa bloketatuta" dagoela azpimarratzeaz gain. Bizkaiko Aldundiaren "inmobilismoa" gaitzesi du Gaizka Miguel sindikatuko ordezkariak, ez duelako negoziazioetan parte hartu nahi, nahiz eta oheen %70 finantzatu.

Astelehenetan, zahar-etxeetako 300 langilek manifestazioa egin dute Bilbon. Gaur, lehen aldiz, egoitzetako egoiliarren zenbait senidek parte hartu dute protestan, "eskuak, materiala eta gauza asko falta direla" agerian uzteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Grebak albisteak Gizartea Albisteak