Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi sexu-eraso izan dira Bilbon 24 ordutan

Larunbat gauean adingabe bati eraso egin zioten Boluetako aparkaleku batean.  Igandean beste eraso bat izan zen Zorrotzaurren. Bi lagun atxilotu dituzte.

Hilabete hasieran sexu erasoen aurka Errekalden egindako elkarretaratze bat. EFE
Hilabete hasieran sexu erasoen aurka Errekalden egindako elkarretaratze bat. EFE
Hilabete hasieran sexu erasoen aurka Errekalden egindako elkarretaratze bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu honetan bi sexu-eraso izan dira Bilbon. Lehendabizikoa larunbat gauean gertatu zen. Adingabe bati eraso egin zioten Boluetako aparkaleku batean eta Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian.

Igandean, berriz, beste eraso bat izan zen Zorrotzaurre inguruan eta, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, gertakari horrekin lotuta bi pertsona atxilotu dituzte.

Bi kasuak ikerketapean daude eta, ondorioz, ez dute datu gehiagorik eman.

Bilboko Udaleko talde guztiek adierazpen bateratu bat kaleratu dute Zorrotzaurren eta Boluetan izandako sexu-erasoak gaitzesteko eta euren haserrea adierazteko.

Bi biktimei babesa agertu die eta Udalaren bitarteko guztiak haien eskura jarri ditu.

Gainera, eraso horien kontrako mobilizazioekin bat egingo duela iragarri du eta herritarrei “sexu-erasoen konplize ez izateko” deia luzatu die: “indarkeria matxistarekin tolerantziarik ez”.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Tratu txarrak gaur Salaketak argazkiak