Gizartea -
Herri-galdeketa
Usurbildarrek eta zubietarrek ezezkoa eman diote erraustegiari
Galdeketa Erraustegia-Erabakia plataformak antolatu du, Espainiako Gobernuak Udalari galdeketa egiteko baimena ukatu ondoren.
eitb.eus
Asteburu honetan galdeketa egin dute Usurbilen eta Zubietan (Gipuzkoa) erraustegia egiteko aukeraren inguruan galdetzeko herritarrei. Bozketa asteburu osoan egin dute, ostiralean hasita, eta guztira 16 urtetik gorako 5.000 herritarrek eman ahal izan dute botoa.
Galdeketa Erraustegia-Erabakia plataformak antolatu du, Espainiako Gobernuak Udalari galdeketa egiteko baimena ukatu ondoren.
Bozketaren datuak hauek izan dira:
Usurbil:
Errolda: 5.312 Botoak: 2.317 Parte-hartzea: % 43,6 Ez: 2.269 Bai: 39 Zuriak: 8 Baliogabeak: 2
Zubieta:
Errolda: 377 Botoak: 244 Parte-hartzea: % 64,7 Ez: 243 Bai: 1 Zuriak: 0 Baliogabeak: 0
Bozketa loteslea ez bada ere, plataformakoek Usurbilgo Udalari eta Donostiakoari, Foru Aldundiari eta Gipuzkoako Batzar Nagusiei emango diete emaitza horien berri, herritarren nahiaren berri emateko, horren arabera joka dezaten.