Gizartea -
Zazpigarren denboraldia
Khaleesi Gaztelugatxen da, 'Game of Thrones' grabatzen
Bart, Tyrion Lannister, Sir Davos eta Jon Snow Bilbon ikusi genituen, Mina jatetxean afaltzen. Han egon ziren ere David Benioff eta D.B. Weiss, telesailaren sortzaileak.
Agentziak | Erredakzioa
Atzoko protagonista Jon Snow izan bazen ere, larunbat honetan Khaleesi protagonistaren partehartzeak piztu du arreta gehien, Gaztelugatxen baita, 'Game of Thrones' filmatzen.
Khaleesi, eskaileretan gora. Argazkia: EiTB
Atzo, ostera, telesailaren beste protagonistetako bat iritsi zen gurera: Jon Snow. Eta Sir Davos pertsonaiarekin grabatzen ikusi genuen, Gaztelugatxeko eskaileretan.
Jon Snow eta Sir Davos, Gaztelugatxen. Argazkia: EFE
Bertan, pebeteroak ere jarri zituzten, tokia girotzeko.
Gaztelugatxeko eskaileretan, filmatzen. Argazkia: EFE
Telesailaren ekipoak segurtasun neurri handiak jarri ditu martxan grabaketen inguruan, baina hainbat kamerek lortu dute irudiren bat ''lapurtzea''. Horietako hainbatetan Jon Snow eta Sir Davos (Liam Cunningham aktorea) ikusi ahal izan ditugu, bi pertsonaiek ohikoak dituzte jantzi, eskularru eta bizarrarekin.
Bilbon afaltzen
Gaztelugatxeko grabaketari ekin baino lehen, Bilboko Mina jauregian afaldu zuten aktoreek, 17 platereko afaria. Peter Dinklage, Kit Harington eta Liam Cunningham aktoreak eta David Benioff eta D.B. Weiss telesailaren sortzaileak bertan ikusi genituen, eta EiTBk jatetxetik irteten ziren unea grabatu ahal izan zuen.
'Game of Thrones'eko ekipoa Bilbon afaltzen. EITB
Segurtasuna nagusi Gaztelugatxen
Edozein irudiren filtrazioa ekiditeko, Gaztelugatxerako sarrera itxi egin dute, eta errepidea moztuta dago ibilgailuentzat. Gainera, segurtasuna bermatzeko langileak jarri dituzte, eta Guardia Zibilaren ontzi bat inguruetan dabil, uretatik ere irudirik ateratzea ekiditeko. Bizkaiko turismo gune garrantzitsuenetako bat da Gaztelugatxe.
Bakion 300 lagunetik gora kanpamentua jarri dute, grabaketarako beharrezkoa duten jantzi, makillaje eta zerbitzuetarako. Han lan egiten duten langileen artean ere isiltasuna da nagusi. Konfidentzialtasun kontratu bat sinatu dugu eta ezin dugu ezer esan??, erantzuten dute zerbait galdetzen zaienean.
Barrikaren eta Gaztelugatxeren ostean? Zumaia
?Game of Thrones? telesailak asteazkenean abiatu zituen grabaketak euskal kostaldean, Barrikaklo Muriola hondartzan. Han ere, sekretua eta segurtasuna nagusi zen, baina grabaketaren irudiak zabaldu ziren (Tyron Lannister eta Sir Davos). Litekeena da larunbata arte grabatzea Gaztelugatxen eta, ondoren, Bakioko ekipoa Zumaiara eramatea, Itzurin hondartzan grabatzeko.