Gizartea -
Isun eskaera
7.000 euroko isuna ezar diezaiokete Athletici, alkohola saltzeagatik
Biolentziaren aurkako batzordeak egin du zigor proposamena, Eusko Jaurlaritzak Adikzio Legea onartu ondoren ere Athleticek San Mameseko palkoan eta VIP guneetan alkohol saldu duela argudiatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Athletic taldeari 7.000 euroko isuna ezar diezaiokete, San Mamesen, palkoan eta VIP guneetan, alhokola saltzeagatik.
Biolentziaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurkako Batzordeak egin du zigor proposamena, Athleticek Valentziaren eta Sevillaren kontrako ligako bi neurketatan San Mameseko toki horietan alkohola saldu zuela argudiatuta. Eusko Jaurlaritzak Adikzio Legea onartu ondoren jokatu ziren bi futbol partida horiek, hots, irailaren 18an eta irailaren 23an. Ondorioz, 3.500 euroko zigor proposamena egin du Indarkeriaren aurkako Batzordeak neurketa bakoitzeko.
Halaber, aipaturiko batzordeak Athletici beste 3.500 euroko isuna jartzeko eskatu du Athleticek eta Valentziak irailaren 18an jokatutako partidan ikusle batek metalezko lata bat sartu zuelako estadiora.
Bestalde, jarraitzaile bati 3.001 euroko isuna jartzea eta sei hilabetez kirol barrutietara sartzeko debekua ezartzea proposatu du Indarkeriaren aurkako Batzordeak, haren eserlekuaren azpian lata metaliko bat gordetzeagatik.