Gizartea -

Misio europarra martera

Europak kontaktua galdu du ExoMars espazio-ontziarekin

Marten lurreratzeko zorian zegoela galdu da seinalea. Horregatik, ez dago argi planeta gorrira onik iritsi ote den.

ExoMars espazio-ontzia, Martera gerturatzen. Argazkia: EFE
ExoMars espazio-ontzia, Martera gerturatzen. Argazkia: EFE
ExoMars espazio-ontzia, Martera gerturatzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Espazio Agentziak (EEA) kontaktua galdu du ExoMars espazio-ontziaren Schiaparelli moduluarekin, Marten lurreratu baino 30 segundo lehenago. Horregatik, ez dago argi ontzia lurreratu ahal izan den, eta zein den haren egoera.

EEAko arduradunek Darmstadt herriko (Alemania) kontrol zentrotik azaldu dutenez, Indiako irrati-teleskopio batek baieztatu egin du Schiaparellik Marteko atmosferan barrena egin duela, baina seinalea galdu egin da azken uneetan, hau da, lurreratze maniobraren fase zailenean.

Paolo Ferri EEAko Hegaldi zuzendariaren esanetan, Schiaparelliren lurreratzearen hasiera ikusi ahal izan dute, eta paraxuta nola zabaldu zaion ere bai. Ondoren, baina, seinalerik gabe geratu dira.

Horregatik, oraindik ez dago argi espazio-ontziak Marten lurreratzerik izan duen.

Nolanahi ere, ExoMars misioko beste modulu bat, Trace Gas Orbiter (TGO) zunda, ondo kokatu da Marteko orbitan, eta, bertatik, metanoaren eta beste hainbat gasen jatorria aztertuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europa bideoak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak