Gizartea -
Sukaldaritza
Martín Berasateguiren jatetxea, munduko onena bigarren urtez jarraian
TripAdvisor bidaia atariaren erabiltzaileek munduko jatetxerik onena aukeratu dute, eta sukaldari donostiarrak Lasarte-Orian duen jatetxea hautatu dute bigarren urtez jarraian.
EITB.EUS
Interneteko TripAvisor atariak sukaldari donostiarrak Lasarte-Orian duen establezimendua saritu du luxuzko jatetxe onenaren alorrean. Web orrialdeak 953 erabiltzaileren iruzkinak hartu ditu kontua garailea hautatzeko. Publikatutako iruzkinen erdiak baino gehiagok (578) puntuaziorik gorena eman diote jatetxeari.
Travellers’ Choice sariek munduko hotel, helmuga turistiko, hondartza, uharte, interesgune, ikuskizun edo jolas-parke, museo eta jatetxe onenak saritzen dituzte, erabiltzaileek TripAdvisor atarian aireratzen dituzten iruzkin baliotsu eta iritziak kontuan hartuta.
Berasateguiren jatetxea espero zutena baino hobea dela esan dute askok iritzietan. ''Haragia espainiar estatuan dastatu dudan onena, eta gainerako guztia esperotakoa baino hobea. Giroa formal xamarra hasiera, baina behin izotza hautsita erosoagoa izan zen. Merezi du. Edonori gomendatuko nioke'', adierazi dute.