Gizartea -
Ostiraletik itxita
Gaur irekiko dute Barakaldoko spa, uretako bakteria garbitu ostean
Joan den ostiralean bakteria bat atzeman zuten uretan, eta itxi egin zuten arazoa konpontzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Barakaldoko Udalak astearte honetan irekiko du Lasesarreko kiroldegiko spa, joan den ostiralean uretan atzemandako bakteria garbitu eta gero. Pseudomonas aeruginosa izeneko bakteria agertu zen joan den ostiralea, eta itxi egin behar izan zuten.
Kiroletako Udal Institutuak igerilekua desinfektatu eta ura berritu zuen, kasu horietarako prozedurak aurreikusten duen moduan. Horrez gain, lagin bat atera zuen, ura aztertzeko.
Udalak baieztatu duenez, jasotako emaitzen arabera, ez dago bakteriaren arrastorik, eta bihar ireki egingo dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea