Gizartea -
Itsasadarra
Bilbon arretaz ibiltzea eskatu dute, marea biziak direla-eta
Marea biziengatik alerta ezarri dute iganderako (17:30) eta astelehenerakoa (18:15).
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko itsasadarraren inguruetan "arretaz" aritzea eskatu du Bilboko Udalak, urriaren 16an eta 17an izango diren marea biziak direla-eta. Zehazki, igandean 17:30ean ezarri dute alerta, eta astelehenean, berriz, 18:15ean.
Udalak azaldu duenez, ordu horietan egingo dute bat itsasgorak eta marea biziek, eta urak gainezka egin dezake hainbat gunetan, tartean Elorrietan, Zorrotzaurren, Euskalduna biribilgunean, Olabeagan eta itsasadarraren pasealeku inguruetan, Deustu aldean.
Bilboko Udaleko Herritasun Segurtasunerako sailak zaintza-dispositiboa jarriko du martxan itsasadarraren inguruetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea