Gizartea -

Espetxeratzeko autoa

Donostiako ustezko jihadista espetxeratzeko agindua eman dute

ISIS erakundeko kide izatea leporatzen dio Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian asteartean atxilotutako ustezko jihadista espetxeratzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak. ISIS erakundeko kide izatea egozten dio Santiago Pedraz epaileak gazte marokoarrari eta kide berriak bilatze eta doktrinatze lanetan aritzen zela gaineratzen du epaileak bere espetxeratze-autoan. Horrenbestez, Donostian atxilotutako gazteari talde terroristako kide izatea egozten dio.

Donostiakoarekin batera behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak Ceutan eta Alacanten aste honetan bertan atxilotutako gainerako bi marokoarrentzat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gizartea albisteak Jihadismoa Eguneko albisteak