Gizartea -

Trafikoa

A-8ak eta AP-68ak bat egiten duten gunea ixteak kaosa eragin du

Ilara luzeak egon dira bi autobideetan eta N-634 eta BI-625 errepideetan. Seinale bat erdi jausita geratu da istripu baten ondorioz, eta hura kentzeko lanengatik egon da itxita bidea.

Bi garabi handik kendu dute erdi jausita geratu den seinalizazio panela. EiTB
A8an eroritako panela bidetik kendu dute

5:54

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabateko anabasa izan da nagusi gaur goizean Bizkaiko errepideetan. Bilbon, A-8 eta AP-68 autobideek bat egiten duten zatia itxita egon da ordu luzez, bidean erdi jausita geratu den seinalea kentzen aritu diren bitartean, Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 10:20an, errei bi zabaldu dituzte (lau daude guztira), baina 13:30 arte ez dituzte gainerako biak ireki. Itxierak kaosa eragin du bigarren mailako errepide batzuetan (N-634 eta BI-625 errepideetan, bereziki) eta bi autobideetan.

Auto batek ezbeharra izan du puntu horretan, 05:30ean, Bilborako noranzkoan. Autoa bidetik irten da, eta seinalizazio panel baten zutabea jo du. Seinalea erdi jausita geratu da, eta, arriskutsua zenez, hura kentzea erabaki dute.

Autoaren gidaria Basurtuko Ospitalera eraman dute, zaurituta.

Ilarak, N-634 eta BI-625 errepideetan

Bi autobideek bat egiten duten tokia itxita egon da seinalea kentzeko lanak amaitu dituzten arte. Horrenbestez, zirkulazioa bigarren mailako errepideetatik bideratu dute. AP-68tik Bilbora zihoazen ibilgailuak BI-625 errepidetik bideratu dituzte, Arrigorriagako ordainlekuaren inguruan, eta A-8tik Bilbora zihoazenak, N-634 errepidetik, Galdakaon autobidetik irtenarazita.

Horrez gain, BI-625 errepidea ere itxi behar izan dute 09:20an, bi noranzkoetan. 06:35ean zamaren zati bat jausi zaio kamioi bati, eta bidean geratu da. Zama kendu duten arte egon da itxita errepidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Herrian Bilbo gaur Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur AP-68 autobideko istripuak gaur