Gizartea -
Espainian eta MArokon
Lau pertsona atxilotu dituzte talde jihadisten kide izatea leporatuta
Espainian eta Marokon ezarritako bi talde jihadistetan parte-hartzea leporatzen diete. Dirudienez, era koordinatuan jarduten zuten eta ISISekin lankidetzan aritzen ziren.
Agentziak | Erredkzioa
Herritartasun marokoarra duten lau pertsona atxilotu dituzte, horietako bi Zeutan eta Altean (Alacant) eta beste bi Marokoko Tetuan eta Castillejo hirietan, Espainiak eta Marokok terrorismo jihadistaren aurka elkarrekin egin duten polizia-operazio batean.
Espainiako Barne ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, atxilotuei herrialde bietan ezarrita zeuden bi talde jihadistako kide izatea leporatzen diete. Dirudienez, era koordinatuan jarduten zuten eta ISISekin lankidetza zuzenean aritzen ziren.
Barne ministerioaren arabera, atxilotuak oso muturrekoak ziren eta Estatu Islamikoaren postulatuekin bat egiten zuten. Euren zereginak honako hauek omen ziren: doktrinamendua, erradikalizatzea eta Estatu Islamikora jihadista gehiago bidaltzea.