Gizartea -

Abadiñoko hilketen epaiketa

Akusatuaren semea:'Beste lehentasun batzuk zituen familiaren aurretik'

Akusatuaren eta biktimetako baten semeak deklaratu du astearte honetan epaiketaren bigarren jardunaldian. Guztira 11 lekuko egon dira.

Abadiño epaiketa
Abadiño epaiketa
Semeak akusatuaren bertsioa ezeztatu du

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abadiñoko bi hilketen akusatuaren semeak deklaratu du astearte honetan, epaiketaren bigarren jardunaldian. Bertan esan duenez, aitak ezkontzaz kanpo zuen beste harremana lehenesten zuen, ''beste gauza guztien gainetik''. ''Berak jakingo du zer gertatu zitzaion (…) Nik uste dut beste lehentasun batzuk zituela familiaren aurretik'', esan du.

Astelehen honetan hasi zen epaiketa, eta lehen deklarazioan akusatuak onartu egin zuen bi emakumeak hil izana, ''kontrola galdu ostean''. Halaber, arrazoi ekonomiak direla-eta emaztearekin liskarra izan zuela azaldu zuen.

Astearte honetako saioan, berriz, 11 lekukok hartu dute hitza, tartean akusatuaren eta biktimetako baten semea, akusatuarekin maitasun harremana zuen beste emakume bat eta biktimen ahizpa eta alaba den akusatuaren koinata. Enpresako langileek ere hitz egin dute.

Akusatuaren semeak esan duenez, gurasoen arteko harremana ''arrunta'' zen, ''gutxi gora-behera'', eta bereziki gai ekonomikoengatik izaten zituzten liskarrak. ''Baina zerbait arrunta'', gaineratu du. Semeak esan duenez, ''urteak'' ziren arazo ekonomikoak zituztela, eta aitak amari aurretiko erretiroagatik jasotako dirua eskatu izan ziola azaldu du. Emakumeak, baina, ukatu egin zion.

Halaber, gazteak esan du aita ez zela pertsona zakarra, baina beste harremana lehenesten zuela. Une horretan pentsatu zuen aitak ''burua galdua zuela'' eta emaztearekin bukatzea erabaki zuela. ''Zergatik egin zuen? Familia ez ziren beste lehentasun batzuk zituelako'', esan du. Halaber, adierazi du ''imajinatzen'' duela ''ondo pentsatua'' zuela.

Lekuko gehiago

Guztira 11 lagunek hartu dute hitza, tartean akusatuarekin maitasuna harremana zuen beste emakume bat ere. Hain zuzen ere, hilketak baino astebete lehenago haur bat izan zuen akusatuarekin. Maitalearen hitzetan, pertsona ''lasaia, alaia eta lagunkorra'' zen, eta gizonarentzat negozioa ''dena'' zela. Lekuko horrek esan du aurreko egunean egon zela akusatuarekin, eta ''normal eta lasai'' zegoela, baina arazoa ekonomikoak zituela kontatu ziola.

 

 

 

 

 

Biktimen ahizpa eta alaba den emakumeak ere deklaratu du gaurkoan, eta horrek esan du ''gizon lasaia'' baina ''manipulatzailea'' zela akusatua. Azaldu duenez, ahizpak ez zuen onartu akusatuari dirua ematea. Halaber, gogoratu du koinatak askotan egin ohi zuen ''txantxa'': ''Bera ez zela inoiz banandu behar; hobe zela emaztea hil eta handik sei urtera bizitzaz gozatu''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Epaiketak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Durangaldea Genero indarkeriaren biktimak Abadiño albisteak