Gizartea -

BERMEON ETA BAKION

'Game of Thrones' telesailak peoiak kontratatuko ditu Gaztelugatxerako

Telesaileko ekoizleek hogei eta hogeita hamar peoi artean beharko dituzte Gaztelugatxeko grabaketan. Horretarako, inguruko bizilagunak izango dute lehentasuna.

"Game of Thrones" telesaileko errodajea
"Game of Thrones" telesaileko errodajea
"Game of Thrones" telesaileko errodajea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bermeo eta Bakioko Udalek ‘Game of Thrones’ telesail famatuko ekoizleek peoien lan poltsa bat zabaldu dutela iragarri dute. Hogei eta hogeita hamar peoi artean behar izango dituzte Gaztelugatxeko errodajerako.

Kontratazioen zati bat Bermeoko Behargintzak gestionatuko du eta jada, Lanbideko zerrendetan langabezian daudenen curriculum batzuk bidali ditu.

Bakioko udalak aldiz, helbide elektroniko bat  jarri du martxan (idazkaritza.bakio@bizkaia.org) parte hartu nahi duten herritarrek curriculumak bidaltzeko.

Eskaintza guztiak jasotzen direnean, telesaileko ekoizleek egingo dute langileen hautaketa.

Besteak beste, ingelesez jakitea, gidabaimena izatea eta eskorgak erabiltzeko baimena ere izatea baloratuko dute.

Errodajerako beste lanposturen bat bete beharko balitz, Bermeoko Behargintza enplegu zerbitzuak kudeatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bermeo Lana Gizartea bideoak Telebista Euskal Herrian Zinema estrenaldiak Albisteak Programazioa telebista Gaztelugatxeko albisteak