Gizartea -
jazoera
Hiru eskalatzaile erreskatatu dituzte Ibarrangelun, bat zaurituta
Larunbat arratsaldean erreskatatu dituzte Ogoño lurmuturrean, Lagako hondartzaren gainean.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru eskalatzaile erreskatatu behar izan dituzte, horietako bat zaurituta, larunbat arratsaldean Ogoño lurmuturreko hormatik. Lagako hondartza gainean (Ibarrangelu) zeuden, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
Erreskate-lanetan Ertzaintzak, Bizkaiko suhiltzaileek eta Itsasoko Gurutze Gorriak parte hartu dute.
Ogoñoko hormak 200 metro inguruko malda dauka, eta zailtasun tekniko handiko tarteak ditu. Garai honetan besterik ez da egoten zabalik eskaladarako, malkarretan bizi diren Urdaibaiko animaliak babeste aldera.
Espeleologoa batek istripua, Zestoan
Bestalde, larrialdi zerbitzuak Zestoako Hamabi Iturri kobazuloan 43 urteko espeleologo bat erreskatatu dute igande goizean. Larunbat arratsaldetik zegoen atera nahian, 300 metrora erorita. Ezbeharraren ondorioz, hanka bateko tibia hautsi du, eta kolpe larriak ditu bestean. Donostiako Ospitalera eraman dute.