Gizartea -

Gertakaria

Bi atxilotu Donostian, 16 ibilgailutako ispiluak kaltetzeagatik

Ertzaintzak oharra jaso zuen, bi pertsona Salamanca pasealekuko hainbat ibilgailu kaltetzen ari zirela esanez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 eta 25 urteko bi gazte atxilotu dituzte Donostian, Salamanca pasealekuan aparkatuta zeuden 16 ibilgailutako atzerako ispiluak hondatzeagatik, Segurtasun Sailak aditzera eman duenez.

Ostiralean, goizeko 07:00etan, Ertzaintzak oharra jaso zuen, bi pertsona Salamanca pasealekuko hainbat ibilgailu kaltetzen ari zirela esanez.

Hiritarren babeserako patruila bat bertaratu zen, eta Aldamar kalean zeuden bi gazte ikusi zituen, bietako bat auto bateko atzerako ispilua kolpatzen ari zela. Agenteek biak identifikatu zituzten, eta batek eskua odoletan zuela konturatu ziren.

Ondoren, atxilo hartu zituzten, inguruan aparkatutako 16 ibilgailu kaltetuta zeudela egiaztatu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gizartea Eguneko albisteak