Gizartea -

Eibar

Enrichen eta Lunaren bideoan agertzen den emakumeak salaketa jarri die

Emakumeak salaketa jarri du jokalarien kontra, irudi horiek bere baimenik gabe grabatu eta zabaltzeagatik. Jokalariek, bestalde, barkamena eskatu dute.

Lunak eta Enrichek baieztatu dute eurek ez dutela bideoa argitaratu. Argazkia: EFE
Lunak eta Enrichek baieztatu dute eurek ez dutela bideoa argitaratu. Argazkia: EFE
Eibarreko bi jokalari, sexuzko bideo bateko protagonista

1:12

EITB.EUS | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sergi Enrich eta Antonio Luna Eibar futbol taldeko jokalariekin bideoan ageri den emakumeak salaketa jarri die biei, irudi horiek bere baimenik gabe grabatu eta zabaltzeagatik. ''Geldi, hori ez'', esaten du emakumeak grabazioaren une zehatza batean, kamerari begira.

Kode Penalak, 2015eko uztailean indarrean jarritako erreformaren ostean, intimitatearen eta norbere irudiaren kontrako delitu gisa jasotzen du biktimaren baimenarekin grabatutako irudiak biktimaren baimenik gabe hedatzea.

Joan den udatik, Kode Penalaren 197.7 artikuluak jasotzen duenez, irudiak baimenarekin grabatu arren baimenik gabe zabaltzeak hiru hilabete eta urtebete arteko espetxe-zigorra izan dezake, edo sei eta hamabi hilabete arteko isuna.

 

Baimenik gabe bideo bat grabatzea, publikatzea edo birbidaltzea delitua da
Baimenik gabe bideo bat grabatzea, publikatzea edo birbidaltzea delitua da
Baimenik gabe bideo bat grabatzea, publikatzea edo birbidaltzea delitua da

1:27

Baimenik gabe bideo bat grabatzea, publikatzea edo birbidaltzea delitua da.

Barkamena

Enrich eta Luna jokalariek, bestalde, barkamena eskatu dute, biak emakume horrekin batera agertzen diren bideoa sare sozialetan lau haizeetara zabaldu delako.

Enrichen Twitter kontuan zabaldutako agiri baten bidez, futbolariek penagarritzat jo dute bideo hori argitaratu izanak "gure irudiari, baina, gehienbat, klubaren irudiari kalte" egin izana eta "zaleak eta, oro har, Eibar hiria iraindu" izana.

Bertan zabaldu dutenez, biak jakitun dira "futbolari profesionalek eredu izan behar dutela orokorrean, baina umeentzat bereziki", eta, hori dela eta, "barkamena eskatu" dute "gertaera honek norbait iraindu badu".

Era berean, bideoak bertan agertzen den "emakumeari egin lekiokeen kalteagatik" ere eskatu dute barkamena.

Jokalariek esan dutenez, "sexu edukia" duen bideoa "ekitaldi pribatu eta intimo baten grabazioa da, pertsona helduen artean egindakoa, denon oniritziarekin eta askatasunaren barruan".

Halaber, oso tamalgarritzat jo dute eurek egin ez duten "arinkeria" baten ondorioz "irudiok argitara eman izana, baimenik gabe eta jakitun izan gabe".

Azkenik, "hiri eta zale eredugarri batzuk" ordezkatzen dituen "klub eredugarri bateko futbolari gisa", Eibarrera heldu direnetik transmititu dizkieten balioei eutsiko dietela azpimarratu dute, eta gertakari honek "klubaren irudiari kalterik ez egitea" espero dutela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Xeko azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Eibar bideoak EAE Albisteak