Gizartea -

PROTESTA IBAIZABALEN

Bizkaiko egoitzetako langileek protesta egin dute Ibaizabalen

Hamar eguneko grebaren ostean, langileek protesta deigarri bat egin nahi izan dute, euren lan baldintzak hobetzea exijitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko adinekoen egoitzetako langile talde batek Ibaizabal ibaia piraguetan eta itsasontzietan zeharkatu du. Lan baldintza duinak alkarrikatu dituzte, ekintza deigarri honen bidez.

Irailaren 21etik, 6.000 langile daude greban, emakumeak gehienak. Besteak beste, lan karga murriztea, 35 orduko lanaldiak eta 1.200 euro inguruko soldatak eskatzen dituzte.

Gaizka Migel, ELA sindikatuko ordezkariaren hitzetan, irailaren 21ean greba hasi zenetik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta patronalak "ez dute inolako interesik agertu" auzia konpontzeko.

Ordezkariak gaineratu duenez, datorren asteartean berriro batzartuko dira patronalarekin, baina ez dutela inolako itxaropenik azpimarratu du; izan ere, aurreko saiakera batean, bertan behera gelditu zen negoziaziorako batzarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea